2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

LH 5. MAILA: EKOSFERAK

EKOSFERAK

Ekosfera ekosistema itxia da; kristalezko pote batean berez mantentzen den mundu ñimiño osoa da. Jatorrizko ekosfera NASAk egindako ikerketa aeroespazialaren ondorio da. Espazioan ekosistema itxiak lortu nahi ziren astronautek bidaia luzeak egin zitzaten. Bere burua aski duen ingurua lortu nahi izan zuten, bidaiarientzako elikagaiak eta oxigenoa ekoiztu, eta ura eta airea garbi eta berrerabilgarriak izan zitezen.
Ekoosfera ekosistema autosufizientea delako, kanpoko inongo ekarpen elikagarririk ez da beharrezkoa. Bakarrik bere ekosferari zeharkako argi natural edo artifizialetako ekarpena eman behar zaio ziklo biologikoa mantendu dezan. Mundu txiki zoragarri hauek dira EKOSFERAK.
Gu bi motatako ekosferak garatu ditugu: ur gezakoa eta ur gezikoa. Ea zenbat denbora irauten duten bizirik, oreka lortu ez gero urteak iraun ditzakete.


                                       

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina